2010eko martxotik aurrera izandako esperientziarekin gustura daude gurasoak eta beraz, 2010-2011tik aurrera elikagai ekologikoak erabiliko ditugu egunero sukaldatzeko Beasaingo Ikastolak.Baina horretaz gain, gurasoen partaidetza bultzatu nahi du haurren elkikadura eta osasun-ohiturak hobetzeko. Informazio gehiago Iraileko hitzaldian emango zaizue.
Bigarren Eskuko Azoka Larunbatean Urbialde enparantzan.
Azken urteetan ohi denez, Beasaingo Ikastolako ikasleek bere jostailu, bitxi, liburu, joku, arropa eta abarrekin antolatuko dute bigarren eskuko azoka.
Azoka honen helburua, Agenda 21-eko plangintzaren barruan, atzera utzitako gauzei balioa ematea da. Hori dela eta, atzera utzitako jostailu, traste eta enparauak beste batzuekin trukatu edota modu onean saldu ahal izango dira. Bi arau bakarrik dituzte ikasleek : ondo dauden gauzak ekarri behar dituzte ( ez hondatuta edo zikin) eta edozein gauza dela ere ezin dute 5 € baino garestiago saldu.
Azoka bertara hurbildu nahi duten guztientzat da, eta , badakizue, aurrena hurbiltzen denak dituela beti mauka onenak. Azoka eguerdiko 12etatik 14:00etara izango da zabalik.
bigarren eskuko Azoka urtero Beasaingo Ikastolak urte amaieran ospatzen duen Festa barruan antolatzen da. Bertan, bazkariaz gain, musika jo eta dantzan jarriko gaitu Aitor Furundarena soinujoleak.
Martinez de Irujo eta L.Galarza Bersaluze IX. eta Zubietaren aurka, eta Promoziozko Buruz Buruko Txapelketaren finalerdian Leitza Aritz Lasaren aurka.
Gaueko 10ean hasiko da partida eta sarrerak salgai daude Beasaingo Ikastolan, Urbialde enparantzan. Eguerdietan 11:30etatik 12:30etara eta arratsaldeetan 16:30etatik 18:30etara.
Familian eta lagun-artean giro euskaldunean otartekoak eta oilaskoak jan ahal izango dituzue. ARRIZAR Taberna ostiral honetan irekiko dugu arratsaldeko 7etan eta gainerakoan goizeko 12etatik gaueko 12etara izango da zabalik egunero, salbu eta maiatzaren 18 eta 23an. Egun horietan eguerdiko 12etatik 16:00etara zabalduko da.